XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gaiztoak, emakumezkoak eta gizonezkoak; neskatx eta mutillak ortara makurtzen zituan.

Bein batean pekatuan ixtingatutako gizon gazte bat joan omen zitzaion aitortzera.

Barkapena ukatu egin omen zion baño iru Agur Mari goiz eta arrats esateko agindu omen zion.

Andik laixter, utsegite arin batzuk besterik ez omen zuan izaten gizon ark aitortzeko.

Goizero iru Agur Mari esan besterik ez det egin esaten omen zuan gero ta Jainkoak nere erorbideak autsi ta aldendu egin dizkit.

1604'garren urtean bi ikasle likits bizi ziran Bruselas-en.

Gau batean etxe batean pekatu larriak egin ondoren, bat bertan geratu zan eta bestea etxeratu egin zan.

Oerakoan iru Agur Maria'k esan gabeak zituala bururatu zitzaion.

Nekaturik zegon eta nolabait ere esan zitun, beintzat.

Lokartzea egin zuan, eta alara, ate-joa.

Gelako atea bere gisa zabal zitzaion.

Eta arako lagun ura zan, izugarri itxusi.

Nor aiz? - galdetu zion oeratu zanak.

Ene, erruki nazak.

Inpernuan natxiok.

Etxe artatik irtetzean, etsaiak eraso-ta il egin niok (= natxiok).

Antxe zegok oraindik nere gorputza atadian.

Ik ere zigor auxe bera bear ukan, baño Andre Maria-k zaindu au.

Eskerrak esan dizkioken iru Agur Maria'ri.